XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANDERE BAIBAI (Zentzuluz-i): Mari mukitzu.

Hiruek (irri karkailaz.).

Ai, ei!

Ii, ui, ui...

KAXKOPEL (su ondorat itzuliz): Ai Pinpirin, Pinpirin, Zer borroka-bizia!

ZENTZULUZ: Bai eta ni beldur: borrokatu nahi ez duena galduko da.

MAYI PINPIRIN: Xo! xo! (Kaxkopel jar-araziz)

AÑA EZAXOL (Kaxkopel lokar-araziz): Odol gaixtoak ez du deus onik egiten.

KAXKOPEL: Egia!

Bainan, futxo, zertako utzi dauzkigu Nausi xaharrak hiru atxo horiek etxean?

ZENTZULUZ: Zertako?

Ez lo egoteko.

KAXKOPEL: Xo, xo, Zentzuluz ene maitea.

Badakizu maite zaitudala.

Elgarren beharra badugu biek.

ZENTZULUZ: Bai, Kaxkopel enea, elgarrekin gaudeno, ez dugu deusen beldurrik; bainan aldakorra zare, aldakorra.

KAXKOPEL: Eta zu idorra;

ZENTZULUZ: Bai, noren falta?

Ez nintake hain idorra, hiru sorgin horiek kanpoan atxikitzen bazinitu eta etxeko hameka mutilak nere zerbitzuko...

KAXKOPEL: Hameka mutilak...

Ai hek ere... (deika:)

So-bat, So-bi.

Fite: ea nun den Mattin Bihotzhandi. (bi haurrak badoatzi lasterka)

Ai, bizia!

SOBAL: Hantxet da, aita, andere Bare-rekin eleketa.

SOBI: Ba eta Ganix Muturreko ere.

ZENTZULUZ: A! bada zerbeit!

KAXKOPEL: Ep! Mattin. Ep! Ganix.

Biek: Jauna, hemen gaitutzu nausiaren mutil.

KAXKOPEL: Bai, mutil alferrak.

MATTIN: Jauna, erraguzu zer egin eta eginen dugu, zer maita eta hemen gaitutzu...

Biek: Nausiaren mutil.

KAXKOPEL: Bixtatik! (Xelet-i)

Ea, Xelet, hail ondotik: ea zer dioten.

(Jarriz) Ai, bizia!

Zer bizia!

XELET: Nausia gizonago balitz, hek mutil funtsezkoagoak litezkela.

KAXKOPEL: Bai, gizona izaitea, ez baita lan ttipia.

(Pinpirin-i) Jo zan, jo musika.

ZENTZULUZ (errotua): Oi zer gizona!

Burutik minez nago.

Banoa etzaterat.

KAXKOPEL (lehen bezala kantuz): Nere etxean...

ANDERE BARE (lehen bezala kantuz): Andere Bare...

ANDERE BILBIL (lehen bezala kantuz): Andere Bilbil...

ANDERE BAIBAI (lehen bezala kantuz): Andere Baibai...